Psikoterapia / Hazkuntza pertsonala / Aholkularitza
Álvaro del Blanco Psikologia
Antsietate, estres, depresio zein fobien tratamenduan eta garapen pertsonalerako prozesuak ahalbidetzen aditua. Bakarkako terapia nahiz bikote edo familia terapia zerbitzuak eskaintzen ditut. Bulegoan aurrez aurreko terapiaz gain, zure behar eta erosotasunera egokitzeko etxez etxeko eta online psikoteraopiaren aukerak ere eskaintzen ditut.
Atsegin handiz, Álvaro naiz, Osasun Orokorreko Psikologoa. Nire kontsultan, zailtasun eta arazo psikologiko anitzendako terapia eta aholkularitza eskaintzen dut.
Psikologian profesional gisa, zailtasun horiek gainditzeko prozesuan bideratzea da nire egitekoa, prozesu terapeutikoan zehar laguntza emanez. Zure beharrak asetu eta bizitza osotasunean eta gogobetetsu bizi dezazun aukera desberdinak eskaintzea da nire helburua.
Gure saioetan, batera egingo dugun lana, zure egoera konkretuaren beharretara egokitzea ahalbidetzen digun ikuspegi integratzailea izango duzu.
Zure ongizate emozionalarentzat espazio segurua bat sortuz, konfidentzialtasuna, baldintzarik gabeko onarpena, konfiantza eta elkarrekiko errespetua funtsezko oinarriak dira nire saioetan. Hazkunde pertsonal eta ongizate psikologikorako bidaian, zure bidelagun izango nauzu.
Niri buruz
Psikologian graduatua eta Osasun Orokorreko Psikologian Masterduna, psikologiako nire bidaia unibertstitateko bigarren hartu-emanean hasi nuen. Nire bizitzan betidanik eragin esanguratsua izan duen irakasgaiak erakarrita, libre neukan denbora eskaintzea erabaki nuen, lana eta unibertsitate ikasketak uztartuz.
Graduko nire ikasketak Barcelonan hasi eta Bergaran bukatu nituen. Ondoren, Osasun Orokorreko Psikologia Masterra Madrilen burutu nuen, psikologiako profesionala arlo desberdinetan lan egiteko ahalduntzen duen etapa, bereziki psikoterapeuta bezala.
Gaur egun, ikuspegi integratzailea duen psikologotzat daukat neure burua, marko teoriko eta korronte desberdinak batzen dituena. Aniztasun honek saioetan teknika desberdinak erabiltzea ahalbidetzen dit, prozesu terapeutikoan murgilduta dagoen pertsonara era hoberenean egokituz.


Helduak
Helduentzako terapia, erronka emozionalak gainditu eta ongizatea sustatzera zuzendua, babes eta konfidentzialtasun ingurune batean.

Gazte eta nerabeak
Gazte eta nerabeentzako terapia, askotariko erronka emozionalei ekiteko bideratua. Babes eta konfidentzialtasun prozesua biziz.

Familia eta bikote terapia
Komunikazioa eta ulermena hobetu nahiz lotura indartsu eta osasuntsuagoak sortzeko familia eta bikote terapia.