Ohiko Galderak

Ohiko saio baten iraupena 60 minutukoa da, baina, erabiltzaileak hala eskatuta eta terapeutarekin ados jarrita, terapiarentzat onuragarria bada, luza daiteke.

Saioen maiztasuna kontsultaren zergatia eta, bereziki, terapiaren garapen eta aurrerapenaren araberakoa izango da. Hala ere, hasieran, 6/8 asteko epean gutxienez, astero saio bateko maiztasuna izatea da naturalena.

Heldu eta nerabeei antsietate, depresio, estres, hazkunde pertsonal edo bizi-krisialdi egoeretan laguntzen aditua naizen arren, arazo eta egoera anitzetan laguntzeko gai naizen psikologotzat daukat nire burua.

Terapia prozesua, hein handi batean, lantzen den arazoaren araberako da, baita duen garapenaren araberakoa ere. Sarritan, terapia burutzen ari den pertsonak berak zehaztuko du noiz sentitzen duen prozesua amaitu dela. Beste batzuetan, psikologoak adieraziko du bereizteko ordua iritsi dela. Aldaketa bat eman izana eta saio gehiagoren beharrik ez izatea izango da terapiaren helburua.

Azken azterketa eta ikerlanek diotenez, online terapiak aurrez aurrekoak bezain emaitza onak eman ditzake.

Honi erantzun diezaiokeen pertsona bakarra zu zeu zara, baina, kontsultatu nahi baduzu, gogoratu nirekin harremanetan jar zaitezkeela inolako konpromisorik gabe eta lagunduko dizut.

Hasi nahi baduzu, egin klik behean eskuinean dagoen whatsapp ikurrean, edo, nahiago baduzu, jarri nirekin harremanetan “Hitzordua eskatu” nabarmendutako estekan, goian eskuinetara.

Abrir chat
Hola,
¿En qué puedo ayudarte?