Nola egiten dut lan?
Ingurune segurua
Gure psikologiako saioetan, ingurune seguru eta erosoa sortuko dugu, non zure ezinegonak aztertu eta ongizate emozionalaren bilaketan lan egin ahal izango duzun. Saio arrunt baten iraupena ordu betekoa den arren, pertsona bakoitza bakarra dela ulertzen dudanez, saioen iraupena zure beharren arabera egokitu dezakegu.
Ikuspegi integratzailea
Ikuspegi integratzailea erabiliz hasten ditugu saioak, erabiltzaileak kontsultan landu nahiko lukeena partekatzeko aukera daukalarik hasierako fasean. Izan egungo ardura, pentsamendu errepikakor edo gertaera garrantzitsuak, hasierako etapa hau saioak nahi duzun eran eta zure egunerokoan esanguratsuak diren gaiei buruz hasteko diseinaturik dago,
Prozesu terapeutikoa
Geroago, saioaren atal nagusian murgilduko gara, prozesu terapeutikoari eskainitako tartean. Hemen, sakonki eta elkarlanean jardungo dugu, aurrez atzemandako gaiak aztertuz. Gure lanaren atal nagusia izango da fase hau, zure bizipenak eta emozioak osotasunean ulertu eta jorratzeko hainbat teknika nahiz estrategia desberdin erabiliko ditugularik.
Itxiera gogoetatsua
Itxierari tarte bat eskainiz bukatzen dugu saio bakoitza. Eztabaidatutako puntu nagusiak laburbiltzea, hurrengo tarterako helburuak finkatzea eta saioari buruz gogoeta egin ahal izateko abagunea eskaintzea ahalbidetzen digu tarte honek. Garrantzitsua deritzogu itxiera gogoetatsu honi, aurrerapena finkatzen lagundu eta ongizate emozionalerantz zure bidaiaren hurrengo etapetarako gertatzen baikaitu.
Nire saioetan zure garapen pertsonal eta emozionalerako giro egokia sustatzeko, konfidentzialtasuna, baldintzarik gabeko onarpena eta espazio seguru baten sorrera nahitaezko oinarrizko hiru elementu gisa ulertzen ditut.
Online eta aurrez aurreko terapia eskaintzen ditut
Jar zaitez nirekin harremanetan eta zuretzako aukerarik onena aurkitu dugu!