Niri buruz

Psikologian graduatua eta Gipuzkoako Psikologia Elkargoko kidea. Nire ikasketak Osasun Psikologia Orokorreko Masterrarekin osatu nituen. Heldu eta nerabeekin esku-hartzen aditua, gaur egun esku-hartze eta diagnostiko psikologikoko hainbat ikastaroren bidez nire formakuntzarekin dihardut

Online eta aurrez aurreko psikoterapian esperientzaduna, Arrasateko Aita Menni Ospitalean formakuntza praktikak burutu ditut eta nire prestakuntza, Osasun Psikologia Orokorreko Masterraren baitan, Luis de San Simón psikologo humanista ezagunarekin egindako praktiketkin osatu dut.

EKKO programan koordinatzailea, LH5 eta LH6 mailako gazteak gizarte trebetasun hobekuntza eta ikaskuntzan zuzentzen ditut Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrietan, Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak sustatua, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalen, Almen, Kurtzeberri eta Luis Ezeiza ikastetxeen eta Aretxabaleta Kirol Elkartearen parte-hartzearekin.

Horretaz gain, kuriositate gisa, Kirolaren Zientzietan Lizentziatua, Irakaskuntzarako Gaitasun Agiriduna eta UEFA PRO mailadun Futboleko Entrenatzaile Nazionala naiz. Profesionalki, kirol munduari urte asko eskaini dizkiot, eta oraindik ere badiardut, hainbat arlo desberdinetan; irakasle gisa, futboleko entrenatzaile, prestatzaile fisiko, etab.

Abrir chat
Hola,
¿En qué puedo ayudarte?